Tolosako merkatua

Larunbat goizero baserritarren merkatua egiten da aspalditik Tolosako erdigune historikoan. Merkatu hau Euskal Herriko ezagunetako bat da. Hiru gunetan izaten da: Zerkausia delako barrutian (Tinglado, gaztelaniaz, eta herri-hizkeran Tinglau) eskualdeko produktuak saltzen dituzte, Berdura plazan landare eta lore azoka jartzen dute, eta Euskal Herria plazan, berriz, kanpoko produktuak eta jantziak saltzen dituzte.

DSC06512_02

Zerkausia Oria ibaiaren ertzean eta Nafarroako zubiaren alboan dago. Tolosako eraikin eta ikur herrikoi ezagunenetako bat da. 1899 eta 1900 urteen artean eraiki zuten, Juan Alejandro Mugika arkitektoari esker.

Tolosa

By egizu – http://www.flickr.com/photos/egizu/2326485236/sizes/o/in/photostream/, CC BY 2.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=18395020

Merkatuaz gain, larunbat batzuetan beste ekitaldi batzuk antolatu izan dira, hala nola Albaolari buruzko erakusketa eta zuzeneko erakustaldia joan den martxoaren 19an. Bertan, faktoriako arotzek San Juan baleontziaren piezak jendeaurrean landu zituzten, XVI. mendeko teknikak erabiliz.

DSC06501_02

Larunbat honetan, hilak 26, batetik, karakolen lasterketa (11:00etan) eta, bestetik, Tolosa Kantari (kantujira herrikoia) izango ditugu. Azken hori Agirre Doktorearen Plazatik irtengo da 12etan eta 14:00etan bukatuko da.
Advertisements

A free “welcoming service” to live and experience the Basque Country through the eyes of a local Greeter.

Tagged with: , , , , , , , , , , , ,
Posted in market, merkatua, Tolosa

Global Greeters Network

Sígueme en Twitter
%d bloggers like this: