Aurtengo Jane-en ibilaldia

Urtero bezala, aurten ere, Jane-en ibilaldian parte hartu dugu greeterrok maiatzeko lehen asteburuan. Dakizuen moduan, ibilaldiak Jane Jacobs pentsalariaren ideiak ditu inspirazio-iturri: hiria guztiontzat izateko, hiriaren sorkuntzan denok parte hartu behar dugu. Mundu osoan egiten den jarduera da, eta Jane Jacobs urbanistaren lagunek jarri zuten abian 2007an. Ekimenaren bidez, hirigintza gizatiar eta sozialagoa aldarrikatu nahi da, hirien diseinuaren abiapuntua eguneroko bizimoduaren esperientzian oinarritua egon beharko bailitzateke.

Ibilaldian parte hartu genuen greeterron argazkia

IMG-20180506_greeterrak Janen ibilaldian

Donostiari dagokionez, urtero auzo bat aukeratzen da. Iaz Gros izan zen; aurten, berriz, Añorga. Impact Hub Donostia eta U kolektiboa aritu dira antolatzaile-lanetan, eta Gorga Añorgako Historia Mintegia eta Cementos Rezola Museoa izan dituzte laguntzaile.

Euskotreneko geltokia abiapuntu hartu ondoren (Jane-en ibilaldien aurkezpena, hirigintza eta haren ondorioak), Añorga Txiki (urbanizazio etena landa-ingurunean), Atotxa Erreka (dentsitate txikiko urbanizazioak, baserrialdea, azpiegituren eragina), Belartza (merkataritza-guneak eta zerbitzu-guneak), Rekalde (bialak eta askotariko azpiegiturak) eta Añorgako frontoia bisitatu dira. Bidean zehar, hainbat auzotar eta kolektiboren hitzaldiak eta iritziak entzuteko parada izan dugu: auzoko herritarrak, Haritzalde elkartea, Belartza 2 Gelditu plataforma,… Ibilaldian, hirigintzari eta auzotarren bizimoduari eragiten dioten elementuak landu dira: naturguneak, nekazaritza-eremuak, azpiegiturak, merkataritza-guneak, errepideak, kultur eta kirol guneak…

Paraje zoragarriak ezagutu genituen.

img_7204.jpg

IMG_7209

IMG_7210

IMG_7206

Lukainkategin hamaiketako goxo-goxoa egin genuen, Añorgako Gorga Historia Mintegiak gonbidatuta. Eskerrik asko!

img_7218.jpg

Talde osoa

IMG-20180507_talde osoa Lukainkategin

IMG_7219

Kontrastea: baserrialdea versus poligono komertziala.

IMG_7222

Naturaren aldetik fauna eta flora aberatseko eremua da.

IMG_7224

Bestalde, maiatzaren 19an, larunbata, bisita gidatua antolatu dute Cementos Rezola museora eta lantegira. Goizeko 10etan hasiko da museoaren arduradunak egingo duen aurkezpena. Zementua fabrikatzeko prozesua azalduko du. Horren ondoren, 11:00etan harrobia eta lantegia ikustera joango dira.

*Donostian antolatzen diren Jane-en ibilaldiei buruzko informazio gehiago elkarrizketa honetan:

http://irutxulo.hitza.eus/2018/05/04/ez-dugu-ezer-ezkutatzen%E2%80%88dagoena-erakusten-dugu/

 

A free “welcoming service” to live and experience the Basque Country through the eyes of a local Greeter.

Tagged with: , , , , , , , , , , , , ,
Posted in farm houses (baserriak), Jane's Walk, Jane-en ibilaldiak, Paseo de Jane, Paseos de Jane, San Sebastián
Member of the International Greeter Association
Sígueme en Twitter
Instagram
%d bloggers like this: