Greeterren Nazioarteko Eguna

Greeterren mugimenduaren sortzailearen jaiotegunaren urteurrena dela-eta, joan den larunbatean, irailak 15, greeterron nazioarteko eguna ospatu genuen. Elkar ikusteko aprobetxatu genuen, eta greeter izatearen esperientzia nola bizi dugun partekatzeko.

Bada, aurten, Tolosan geratu ginen. Gipuzkoako hiriburu izandako herri dotore horretan, bisita gidatua egin genuen alde zaharrean turismo-bulegoko gidaren eskutik; ondoren azoka famatura joan ginen eta, bukatzeko, alde zaharreko jatetxe batean bazkaldu genuen.

IMG_7481_ona

IMG-20180915-WA0005_polita

IMG_7460_blogerakoIMG_7461_blogerakoIMG_7463_blogerako

Parke arkeologikoa. Inguru honetan ditugu Erdi Aroko nekropolia, hiribildu zaharra babesten zuen harresia, 1332ko errota baten azpiegitura hidraulikoa eta eraikitzen bukatu ez duten jauregi errenazentista bikain baten zimenduak (Karlos V.aren idazkari pertsonal izandako Alonso Idiaketzen aginduz eraikitzen hasia 1530ean).IMG_7465_blogerako

IMG_7466

Idiakez jauregia (gaur egun, Tolosako Kasinoa soziedadearen egoitza)IMG_7472_blogerako

Estropadak Oria ibaianIMG_7475_blogerako

Ziaboga egitenIMG_7476_blogerako

Advertisements

A free “welcoming service” to live and experience the Basque Country through the eyes of a local Greeter.

Tagged with: , ,
Posted in Sin categoría
Sígueme en Twitter
%d bloggers like this: