Larunbat goizero baserritarren merkatua egiten da aspalditik Tolosako erdigune historikoan. Merkatu hau Euskal Herriko ezagunetako bat da. Hiru gunetan izaten da: Zerkausia delako barrutian (Tinglado, gaztelaniaz, eta herri-hizkeran Tinglau) eskualdeko produktuak saltzen dituzte, Berdura plazan landare eta lore azoka jartzen…