Greeterren mugimenduaren sortzailearen jaiotegunaren urteurrena dela-eta, joan den larunbatean, irailak 15, greeterron nazioarteko eguna ospatu genuen. Elkar ikusteko aprobetxatu genuen, eta greeter izatearen esperientzia nola bizi dugun partekatzeko. Bada, aurten, Tolosan geratu ginen. Gipuzkoako hiriburu izandako herri dotore horretan, bisita gidatua egin genuen alde zaharrean…